KALITATE POLITIKA

Tornillería SEGUR, SAko zuzendaritzak Kalitate Politika garatzeko eta ezartzeko konpromisoa hartzen du, honako puntu hauek kontuan hartuta:

Arauetan zehaztutako edo kontratuetan eskatutako eta Tornillería SEGUR, SAk onartutako baldintza berezietan haientzat ezarritako zehaztapenak zintzo betetzen dituzten produktuak ematea bezeroei.

Era berean, eskatutako eta onartutako entrega epeetako eskakizunak betetzea eta merkatuan lehiakortasun egokia emango duen fabrikazio kostua lortzeko beharrezkoak diren baliabideak aplikatzea.

Merkatuak eska ditzakeen produktu berrien garapena aurreikustea, hori lortzeko prozesuak, bitartekoak eta langileak behar bezala egokituta.

Prozesuan edo produktuan gerta daitezkeen akatsak baliatzea, ekintza zuzentzaile egokiak aplikatuz, horien etengabeko hobekuntza lortzeko.

Hori guztia, helburu hauek izanik:

Bezeroaren gogobetetzea eta leialtzea.

Azpikontratisten lankidetza, hornidura egokiak egiteko.

Langileei formazioa ematea, eragiketako segurtasuna bermatzea eta ingurumena zaintzea.

Etengabeko Hobekuntza Sistema ezartzea, gure bezeroen eta alderdi interesdunen gogobetetzea lortzeko.

Aplikatu beharreko lege baldintzak eta beste baldintza batzuk betetzeko konpromisoa izatea.

Kalitate politika hori enpresako maila guztietan ezagutzen eta ezartzen dela bermatzeko, honako hauek egingo dira:

Kalitate Sistemako eskuliburua, prozedurak eta beste dokumentu batzuk behar bezala eta azalpenekin banatzea beren erantzukizunak betetzeko behar dituztela erabakitako pertsonei.

Barne auditoretzen bidez, Sistema horren eskakizun guztiak betetzen direla aztertzea eta jarraipena egitea.

Kalitate politika eta helburu horiek langile guztiei zabaltzea, eta jasotzen duten informazioari buruzko konfidentzialtasuna exijitzea, bereziki teknologiarekin eta fabrikazio prozesuekin lotuta.

Bergara, 2017-12-18

ZUZENDARITZA